Thursday, January 18, 2007

Kirolaren bidezko Hezkuntzaren Europako Urtea

Kirola – Hezkuntza bikotea, itxuraz hain ezberdinak diren bi arlo hauen batasuna, garrantzitsua izateaz gain, funtsezkoa da pertsonen garapenean.Bizkaiko Foru Aldundiak onartu eta sustatzen duen arau hau Kultura Sailaren ardatz estrategikoa den Eskola Kirolaren sustapenean eta kalitatean ikusten da; Kirolen Zuzendaritza Nagusiaren ekimenak neska-mutikoen eta gazteen artean (etorkizuneko pertsona helduak) kirola egitea hobetzera bideratzen delarik.Hau da, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Batasunaren “2004, Kirolaren bidezko Hezkuntzaren Europako Urtea” ekimenarekin bat egiteko arrazoietariko bat. Ados gaude bere helburuekin eta kirolaren baloreetaz, hala nola, talde lana, elkartasuna, tolerantzia eta joko garbia kulturanitza den esparru batean, baliatzearen aldeko apustua egiten dugu.Testuinguru honetan burutuko da “Unibertsitate-Kirolari buruzko Kongresua”. Azaroaren 25ean eta 26an Euskalduna Jauregia Unibertsitatean egiten den kirolaren inguruko proposamenak eta esperientziak ezagutzeko eta eztabaidatzeko foro bihurtuko da. Txostenak, hitzaldiak, topaketak edo mahai-inguruak unibertsitate-kirolaren etorkizunean sakontzeko erabiliko dira, arlo honetako politiken helburuez hitz egiteko, beti beharrezkoa den berrikuntza eta kudeaketa estrategikoaz, edo, unibertsitate-hezkuntzaren mailan, kirol egitearen dimentsio ezberdinen bidez, gizarte katalizatzaile gisa duen bideragarritasunaz.Horregatik, eta pertsonaren garapenerako oinarri gisa, kirola sustatu eta bultzatzeko gure konpromisoaren barruan, poztu egiten gaitu Bizkaiko Foru Aldundiak “UNIBERTSITATE-KIROLARI buruzko Kongresu” hau antolatu ahal izateak.Guztiok eskuratzen ditugun ondorioak eta ezagutzak gure gizartearen onurarako izatea espero dut, bene-benetan.
BELEN GREAVES BADILLO / BIZKAIKO KULTURAKO FORU DIPUTATUA

0 Comments:

Post a Comment

<< Home