Sunday, January 21, 2007

Floreaga ikastetxea - E1 hitzarmena

Floreaga ikastetxea E1 hitzarmena deituriko programaren partaide da. Egitasmo honek diputazioa, udaletxea eta ikastetxearen bitartez eskola kirola kudeatzeko helburua dauka. Akordio honekin Azkoitia - Azpeitia herrietako ikastetxeak elkarren artean koordinatzen gara eta honela ikastetxeetan kirol hezitzailea lortu nahi da partaidetza, talde lana, errespetua, etab. bultzatuaz.

Bizkaiko eskolarteko kirol jokoak 2006



Urtero maiatzean gertatzen den bezala, Bizkaiko Eskolarteko Kirol Jokoak hasiko dira, aurten beren XXV. edizioan.Muskizko udalerrian, maiatzaren 6, 13, 14, 20 eta 21an, izango dira jokoak, eta hogei kirol modalitate eta diziplina baino gehiago izango dira.Ortuella, Basauri, Bilbao, Mungia eta Santurtziko udalek eta Bizkaiko federazioek ere laguntza emango dute Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekitaldi jendetsu honetan.Bizkaiko kirolaren jai handi honetan gutxi gorabehera 4.000 kirolarik hartuko dute parte. Helburu nagusia da kirolari horiek lehiaketan eta norberaren zein taldearen hobekuntza giroan biltzea, betiere jokoaren arauen barruan.
-Kartela -Dekalogo -Egitaraua/Instalazioak -Planoa -Argazkiak

Saturday, January 20, 2007

Eskola Kirolari buruzko Adierazpena >> Deklarazio instituzionala

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du kirol arloan, Autonomia Estatuko 10.36 artikuluan jasotzen denez. Bestalde, Lurralde Historikoen 27/1983 Legeak foru organoei ematen die erkidego osorako erakundeek emandako arauak garatu eta gauzatzea ondoko arlo honetan: “Kirolaren sustapena. Eskola kiroleko eta kirola guztiontzako programak ” arloan.........jarraitu irakurtzen

Kirola, aisialdia eta euskara eskutik Eguberrietan


Gaztetxoei kirola, aisialdia eta euskara batera gozatzeko aukera ematea helburu, Kirol-campusak euskaraz egitasmoa aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan. Tau Cerámica Baskonia, Euskaltel-Euskadi eta Bidasoa taldeen eskutik, programa abenduaren 26tik 27ra egingo da Gasteizen, Derion eta Irunen.

Friday, January 19, 2007

Zergatik blog hau?

Aukeratu dudan gaia "kirola hezkuntzan" izan da oso garrantzitsua delako niretzat kirolak egiten duen papera hezte prozesuan. Kirola praktikan jartzean, liburuetan edo gela batean ez dauden balore eta jarrera ezberdin asko ikasten dira. Gainera kirola oso gustoko dut, hezkuntza bezala; orduan interesgarri iruditu zait bien arteko lotura bat egitea. Espero dut nire blog-a zure gustokoa izatea eta besterik gabe agurtzen naiz.

Kirolaren Euskal Eskola


Badago Eusko Jaurlaritzako Administrazio zerbitzuak eskainitako Kirolaren Euskal Eskola bat eginkizun zehatz batzuekin:

-Kirol-teknikariak, zuzendariak eta epaileak prestatzeko programak planifikatzea eta koordinatzea.
-Kirol arloko ikerketa teknikoen programak sustatzea eta bultzatzea.
-Kurtso, zentro eta titulazio erregistroa sortzea eta kudeatzea.
-Kirol arloko azterlanak ezagutaraztea.
-Kirol-teknifikazioko kurtsoak, mintegiak, hitzaldiak eta gainerako programak antolatzea edo egitea.
-Kirol-federazioei eta beste zentro batzuei aholkularitza ematea teknikariak eta epaileak prestatzeko programetan.

Thursday, January 18, 2007

Kirolaren bidezko Hezkuntzaren Europako Urtea

Kirola – Hezkuntza bikotea, itxuraz hain ezberdinak diren bi arlo hauen batasuna, garrantzitsua izateaz gain, funtsezkoa da pertsonen garapenean.Bizkaiko Foru Aldundiak onartu eta sustatzen duen arau hau Kultura Sailaren ardatz estrategikoa den Eskola Kirolaren sustapenean eta kalitatean ikusten da; Kirolen Zuzendaritza Nagusiaren ekimenak neska-mutikoen eta gazteen artean (etorkizuneko pertsona helduak) kirola egitea hobetzera bideratzen delarik.Hau da, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Batasunaren “2004, Kirolaren bidezko Hezkuntzaren Europako Urtea” ekimenarekin bat egiteko arrazoietariko bat. Ados gaude bere helburuekin eta kirolaren baloreetaz, hala nola, talde lana, elkartasuna, tolerantzia eta joko garbia kulturanitza den esparru batean, baliatzearen aldeko apustua egiten dugu.Testuinguru honetan burutuko da “Unibertsitate-Kirolari buruzko Kongresua”. Azaroaren 25ean eta 26an Euskalduna Jauregia Unibertsitatean egiten den kirolaren inguruko proposamenak eta esperientziak ezagutzeko eta eztabaidatzeko foro bihurtuko da. Txostenak, hitzaldiak, topaketak edo mahai-inguruak unibertsitate-kirolaren etorkizunean sakontzeko erabiliko dira, arlo honetako politiken helburuez hitz egiteko, beti beharrezkoa den berrikuntza eta kudeaketa estrategikoaz, edo, unibertsitate-hezkuntzaren mailan, kirol egitearen dimentsio ezberdinen bidez, gizarte katalizatzaile gisa duen bideragarritasunaz.Horregatik, eta pertsonaren garapenerako oinarri gisa, kirola sustatu eta bultzatzeko gure konpromisoaren barruan, poztu egiten gaitu Bizkaiko Foru Aldundiak “UNIBERTSITATE-KIROLARI buruzko Kongresu” hau antolatu ahal izateak.Guztiok eskuratzen ditugun ondorioak eta ezagutzak gure gizartearen onurarako izatea espero dut, bene-benetan.
BELEN GREAVES BADILLO / BIZKAIKO KULTURAKO FORU DIPUTATUA

JOSTAMINTZA: jolasa eta kirolaren bidez erabilera informala lantzen.


Ikastetxean euskararen erabilera informala lantzeko asmoz, proiektu bat sortu dugu heziketa fisikoko irakasleekin batera, euskal kirola gai bezala hartuta. Ikastetxe osoa inplikaturik dago. Ikasturtean zehar 3 saio orokor dauzkagu eta, prestatzeko, heziketa fisikoko orduak erabiltzen ditugu. Irakurtzen jarraitzeko sakatu hemen.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK -elizalde eskola


Elizalde eskolako gurasoen elkarteak eskolorduz kanpoko jardueren artean eskola kirola eskaintzen du. Eskaintza honekin hainbat helburu lortu nahi dira

Wednesday, January 17, 2007

KIROLA ETA NATURA




Lasalbaje surf eskolak planteatzen du hezkuntza garaian naturaren defentzan heztea eta naturarekin harremana eukitea daukan garrantzia. Horretaz informatzeko egin sakatu hemen

Monday, January 15, 2007

Kirol arruntak, eta berezi bat


Kiroldegi argitsua da Marianisten ikastetxeko kirol bizitzaren bihotza. Futbolean, saskibaloian edota eskubaloian aritzen dira hor ikasleak. Baita horiek baino askoz bitxiagoa den badmintonean ere.

Saskibaloian. Kirola egiteko aukera ugari dute Marianistetako ikasleek. 1885 urtean Santa María-Marianistas ikastetxea sortu zenean, kirolak ez zuen gizartean eta hezkuntzan egun duen garrantzia. Aldapetako ikastetxea, ordea, garaiekin batera aldatu da, eta egun kirola garrantzi handiko jarduera da bertan ikasten duten 1.200 neska-mutiko ingururentzat. Kirolak hezkuntzan izan duen garrantziaren goranzkoa, gainera, bertatik bertara ikusi ahal izan du Txomin Madinabeitia ikastetxeko kirol arduradunak, 50 urte baitaramatza zeregin horietan. Berak dioenez, funtsezkoa da kirola gazteentzat, ikastetxetik kanpoko lehiaketa mailakoa zein ikastetxe barrukoa izan. Ezinbesteko soinketa eskolez gain, alegia, eskola kirolari atxikitako egitasmo orokorren baitan zein aparteko jardueren bidez, kirola egiteko aukera ugari dute Marianistetako ikasleek. Kiroldegi bikaina da ikastetxeko kirol bizitzaren bihotza. Kiroldegi handi eta argitsua, ordea, ez da nahikoa ikasle kopuru handiaren beharrak asetzeko eta, Txomin Maninabeitiak dioenez, instalazio urritasunaren ondorioz oso zaila gertatzen zaie jarduera berriei ekitea. Arazo horrexek bultzatzen du, halaber, kirolak hautatzeko orduan berak lehentasun nahiko bitxiak finkatzera: ahalik eta leku gutxien hartzeaz gain, iraupen jakineko partiduak dituzten kirolak ditu gogokoen. Kiroldegi osoa behar duten kirolek edota iraupen zehatza ez dutenek –tenisak edo boleibolak, kasu– buruhauste handiak eragin izan dizkiote taldeak eta ordutegiak finkatzen ere nahikoa lan baduen Txomin Madinabeitiari. Egun, hiru kiroletan lehiatzen diran nagusiki Marianistetako ikasleak: futbolean, saskibaloian eta badmintonean. Azken kirol hori da, hain justu, ikastetxearen bereizgarrietako bat. Ikastetxe barruko kirol jardueretan eskubaloia eta boleibola ere lantzen dute. Garai batean boleibol talde indartsua izan zuen ikastetxeak, baina egun ez omen dira ikasle asko animatzen kirol horretan aritzera, eta ikastetxe barruko jarduera da soilik. Ikastetxeak hiriko zenbait klubekin dituen hitzarmenak tarteko, badira elastikoan ikastetxearen izena daramatela beste kirol batzuetan aritzen diren ikasleak ere.
Ikastetxearen bereizgarria Zeregin honetan daramatzan 50 urteak medio, badaki Txomin Madinabeitiak zertaz ari den azken urteetan gauzak asko aldatu direla esaterakoan. Besteak beste, ume eta gazteei kirolarekin erabat konprometitzea gero eta gehiago kostatzen zaiela dio. Eskola kiroleko jardueretan parte hartzeko aukera dutenean, gehienek ekiten omen diote ikastetxe honetan ere kirolari. Maila hori gainditzen dutenean, baina, gehientsuenek utzi egiten omen dute kirola, eta kopuru hori izugarri handitzen da –gainerako ikastetxeetan bezalatsu– nesken kasuan. Salbuespen bakarra futbola omen da. Futbolariak, hain justu ere, gainerakoak baino leialagoak omen dira kirolarekiko. Futbolean egiten jarraitzen dute eta, gainera, partiduetara agertzeko orduan huts egin gabe... Oro har, alabaina, ez da horrelakorik gertatzen. Arazoari buruzko teori bat ere badu Txomin Madinabeitiak. Bere ustez, kirol desberdin asko egiteko aukera dute gaur egungo gaztetxoek. Jarduera desberdin askotan egiten dute saioa, baina bakar batean ere ez dira erabat murgiltzen, eta bere aburuz, ondo ezagutzen eta menderatzen ez den kirola eginez dibertitzea oso zaila da. Eta egun kirola eta dibertsioa eskutik doazenez, dibertsiorik ez dagoenean akabo kirola. Ikastetxeak kirolaren aldetik duen bereizgarri nagusia, esan bezala, Donostiako ikastetxeetan Marianistetan soilik praktikatzen den badmintona da. Aspaldi batean, telebistan ikusi zuen Txomin Madinabeitiak erraketa-jolas azkar eta dibertigarria, eta Ingalaterran egin zuen egonaldi batean izan zuen kirola hobeto ezagutzeko aukera. Gustatu, eta ikastetxera ekarri zuen. Duela hogei bat urte ekin zioten ikastetxean badmintona serio lantzeari. Txinatik ekarri zuten entrenatzailea –egungoa ere herrialde hartakoa da–, eta emaitza izugarri onak izan dituzte orduz geroztik. Oraindik orain egin diren Espainiako txapelketatik titulu bat baino gehiago ekarri dute jokalari infantilek zein senior kategoriakoek. Badmintonak badu, gainera, abantaila handi bat: jolas-eremua txikia denez, aldi bereko bederatzi partidu ere joka daitezke zorua kirol desberdinei atxikitako marraz estalirik eta gehienetan jendez gainezka dagoen kiroldegian... Badmintona. Erraketa-kirol honek ez du aparteko zailtasunik, baina dominak lortu nahi dituenak gogotik entrenatu behar du.




Thursday, November 09, 2006

Ni neu


Nik David dut izena. Bilbon bizi naiz baina Bakion igarotzen dut denbora gehiena. Espero dut aurten unibertsitatea amaitzea lanean aritzeko edo beste ikasketa batzuk burutzeko.